top of page

X. mendean kantu monodikoa konplexuagoa bihurtzen hasten da eta ondorioz polifonia sortzen da.

 

POLIFONIA hitza grekotik dator: poli (batzuk) eta fonos (ahotsak).

Polifonia ez da musika lineala (monodikoa), Gregoriarra legez: ahots batzuk aldi berean egoteak egitura bertikala dakarkio.

 

Polifoniaren sorrera legez ezagutzen dugun garaiak XII. mendera arte irauten du:

 

    lehenengo esperientziak polifonikoak ematen dira

 

    elizak bere kantuak apaintzeko eta aberasteko modutzat onartzen du       (horregatik   lehenengo forma guztiak Gregoriarrean oinarritu ziren).

 

 XII. eta XIII. mendeetan aldaketa nagusi bat burutzen da polifonia munduan:

bizitasun handiagoa lortzen da ahotsak erritmo neurtuan agertuz.

 

Prozesu guzti honi ARS ANTIQUA deitzen zaio.

 

Musikagileen artean aipatzekoak dira LEONIN ETA PEROTIN, "Parisko eskolakoak"

 

Historia
 
bottom of page