top of page

HARI INSTRUMENTUAK

Biola

Arku instrumentua sei-zazpi harikoa, Berpizkundean garrantzi handia izan zuena. Jotzailearen aurrean jotzen da eta ez kokotsaren azpian.Hots leuna ateratzen du.

Lauta

IX. mendeaz gero ezaguna.  Arabiarren eskutik iritsi zen Espainiara eta ospe handia izan zuen Berpizkundean. Euskarri batek eta udare itxurako kutxa harmoniko batek osatua da.

Klabikordioa

Instrumentu tekladuna oso txikia, mahai baten gainean jotzen dena.Teklak sakatzean, metalezko mailutxo batek hariak kolpatzen ditu eta hots leuna ateratzen dute.

Klabezina edo klabizenbaloa

Neurri askotakoa izan daitezke, baina denak ezaugarri komun bat dute: teklak sakatzean, ziri batek hariari atximurkatu egiten dio eta hots nahiko gogorra sortzen du.

bottom of page